EH Bilduren Durangoko alkategaia aukeratzeko primarien prozeduran 350 pertsonek izena eman dute dagoeneko

Anboto 2018ko abe. 29a, 18:04

Ion Andoni del Amo eta Ima Garrastatxuren artean primariak egiten ari da EH Bildu Durangoko alkategaia aukeratzeko. Alkategaia aukeratzeko martxan jarri duten primarien prozeduran, gaur, eguerdiko 14:00etan, 350 pertsonak izena eman dute bozketan parte hartzeko.

"Guretzako sekulako arrakasta da kopuru hori. 350 pertsona alderdi bateko barne prozesuan parte hartzen, argi geratzen da durangarrek badakitela hurrengo hauteskundetan Durangora gobernu aldaketa ekartzeko aukera sendoena garela", azaldu du koalizioaren barne hauteskunde batzordeak.

Bihar arte, abenduak 30, aukera dago izena emateko eta bozketan parte hartzeko (lotura honetan). Datorren astelehenean parte hartzearen behin betiko emaitzak eta zerrendaburuaren izena publiko egingo dituzte. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!