Irene Loizate durangarra, Bizkaia-Durango taldeko azken fitxaketa

Anboto 2018ko abe. 29a, 13:28
Irene Loizate Munduko Txapelketan

Loizatek urte biribila izan du duatloian. Urrian, Europako Txapelketa irabazi zuen. Orain, Agurtzane Elorriagak gidatutako taldean ibilbidea abiatuko du.

"Poztasun handia da durangar bat taldean izatea. Orain dela urte asko ez dela horrelakorik gertatzen. 2018an Irenek duatleta bikaina dela erakutsi du. Bizikletan egin duen lana deigarria izan da. Oso motibatuta dago eta gogoa du txirrindularitzan debutatzeko", azaldu du Elorriagak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!