Saskibaloiko 'All Star' erakustaldia antolatuko dute Durangon zapatuan

Anboto 2018ko abe. 27a, 08:33
Argazkia: @DurangoKirolak

Lehenengo mailako kirolariek parte hartuko dute abenduaren 29an Landako kiroldegian jokatuko den All Star honetan. 17:00etan gizonezkoen txanda izango da. 19:30ean ostera, emakumeena.

Sarrerak doakoak izango dira. Hala ere, edukiera kontrolatzeko sarrerak beharrezkoak izango dira. Besteak beste, Durangoko Kuttun tabernan eta egunean bertan takilan eskuratu ahal izango dira. 

Youtubeko Basketbasko kanalean eta Hamaika telebistan ikusgai izango da. 

Ekimen hau Euskal Federazioak, Durangoko Udalak eta Tabirakok adostutako hitzarmenaren barruan kokatzen da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!