Burua estalita eta aiztoa eskuetan zuen gizon batek Jesuiten Etxean lapurretan egin zuen atzo

Anboto 2018ko abe. 23a, 17:18

21:30 inguruan gertatu zen lapurreta. Jesuiten Etxean lan egiten duen pertsonak lapurragaz topo egin zuen. 

Jesuiten Etxeko langilea zaborra ateratzera irten zen eta itzuleran lapurragaz topo egin zuen. Lapurrak langileari pertsona baten inguruan galdetu zion eta gero kaputxa jantzi eta aiztoa atera zuen. Bulegoko atea apurtu zuen, baina han ez zuen ezer aurkitu. Bitartean, Jesuiten Etxeko bizilagunak telebista gelan sartu ziren eta laguntza eskatu zuten. Laguntza hori heldu zenerako, lapurrak ihes egin zuen. 

Koldo Katxo Jesuiten Etxeko arduradunak azaldu zuenez, lapurrak 30-35 urte zituen eta lekukoen arabera "edanda" zegoela zirudien. "Ez zuen ezer ostu, baina susto galanta hartu genuen", azaldu du Katxok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!