Gabonetako pilota txapelketa antolatu dute Durangon

Anboto 2018ko abe. 22a, 10:00

Durangoko pilota eskolak  9. Umeen Pilota Txapelketa antolatuko du Ezkurdiko pilotalekuan.  

Txapelketan Durangaldeko pilotariek jokatu dute: umetxoak, umeak, gaztetxoak eta kadete mailetan. Bertan, Abadiño, Berriz, Zornotza, Atxondo eta Durangoko pilotariak izango dira. Hiru egunetan ospatuko da txapelketa, abenduaren 26an eta 27an finalerdiak jokatuko direlarik eta 28an finalak. Partidu guztiak Ezkurdiko pilotalekuan jokatuko dira,18:30etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!