Jaizale txistulariek Gabonetako kontzertua eskainiko dute

Anboto 2018ko abe. 21a, 14:00

Domekan, Jaizale Durangaldeko Txistulariek antolatutako Gabon kontzertua eskainiko dute Durangoko San Frantzisko elizan, eguerdiko 13:00tan.

Eleder Iturrietak zuzenduko du emanaldia, eta txistulariez gainera beste hainbat musikarik eta abeslarik parte hartuko dute: Xabier Iturriagaetxebarria, Xabier Arana, Nagore Pastor, Miren Eeles, Onintza Azkarate, Amaia Jaio, Juanan Hernandez, Irene Lasa, Mireia Aranzabal, Eneritz Elgezua, Aintzane Arroitajauregi, Arrate Bañares, Ismene Uriarte, Fernan Alsasua, Josutxu Irasuegi, José A. Mugerza, Kalo Aranzabal, Luis Mari Uriarte eta Gonzalo de la Cruz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!