Artista ugari batuko dira eskenatokian. Izan ere, 68 dantzarik parte hartuko dute. "Kriskitin sortu zenean hasi eta gaurdaino dantzan jarraitzen duten dantzariak eta harrobiko txikienak, denak batera, bakoitzak bere trebetasuna eta grazia erakutsiz", azaldu dute Kriskitinekoek. euregaz batera zortzi txistulari egongo dira.
Azaldu dute guztira hogei dantza eskainiko dituztela, Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak.