Bidezabal Bizkaiko atletismo talderik onena da estatu mailako sailkapenean

Markel Onaindia 2018ko abe. 19a, 16:45

2017-2018 denboraldian estatuan izan diren atletismo talde onenen sailkapena egin du Espainiako federazioak, eta Bidezabal izendatu dute Bizkaiko onena. Erkidegoan laugarren da gainera.

Espainiako txapelketa anitzetan izandako emaitzak hartu dituzte kontuan sailkapena egiteko. estatuko 433 talderen artean, 36.a da Durangokoa. Krossa, pista, ibilbideak... horiek denetako emaitzak baloratu dituzte. Estatuko sailkapen horren arabera, Durango Kirol Taldea 46.a litzateke, eta Durangaldea Running 96.a. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!