Hodi baten leherketaren eraginez, urik eta gasik barik daude Ziritza eta Bustintzako etxeetan

Anboto 2018ko abe. 19a, 09:49

Argazkia: @bomberosiurreta

Bart gauez San Rokeko Ziritza eta Bustintza etxe blokeetako garaje batean hodi bat lehertu da, eta geroztik zerbitzu barik daude bertako bizilagunak. 

Suhiltzaileak joan behar izan dira ur ihesa kontrolatzera. Bonba automatikoak erabili dituzte horretarako, eta hoditeria eusteko tresneria ezarri dute. Gainera, urararen eta gasaren zerbitzuak eten behar izan dituzte, hodia bera konpondu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!