"Kalean aske sentitzea nahi dugu"

Anboto 2018ko abe. 18a, 20:28

Durangoko emakume kirolariek deituta elkarretaratze jendetsua egin da Andra Marian, Laura Luelmo korrikalari zamorarraren hilketa matxista salatzeko.

"Kalea gurea da. Korrika egiteko, elkartzeko, bizitzeko, nahi dugunerako", irakurri du amaieran Durango Kirol Taldeko Sonia Ocejak deitzaileen izenean. "Kalean aske bizi nahi dugu", aldarrikatu du.

Elkartasuna adierazi diote Luelmoren familiari, eta horrelako erasoen aurrean "planto" egiten dutela azpimarratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!