Victor Naquil aktibista maputxeak euren hizkuntzaren biziberritzeaz berba egingo du Durangon

Markel Onaindia 2018ko abe. 17a, 15:20

Garabide elkarteak antolatutako berbaldia bihar izango da (abenduak 18), 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Maputxe komunitatea 260.000 kide inguruk osatzen dute, Wallmapu deitzen den lurraldean batuta, baina egungo Txile eta Argentikako estatuetan banatuta. "Euren hizkuntza mapuzuguna da eta zailtasun guztien gainetik sutsuki ari dira lanean biziberritzearen alde", esan dute Garabidekoek oharrean. Elkarte honek hego hemisferioko hizkuntza gutxituen alde lan egiten du, eta hartueman luzea du maputxe komunitateagaz. Durangoko zenbait kide ere han izanak dira euskararen biziberritzeaz azalpenak ematen.

Naquilek jarrera ideologikoez eta estrategiaz hausnartuko du, adibidez, eta ostean galderetarako tartea ere egongo da. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!