Durangotik Arrazolarako autobusa Aramotz auzoraino ailegatzea aztertuko du aldundiak

Anboto 2018ko abe. 17a, 14:30

EH Bilduren eskariz landu dute gaia batzar nagusietan, eta aho batez onartu dute alderdiek. 

Durangoko auzoetara garraio publikoa eramatearen gaia sarri eztabaidatu da Durangoko osoko bilkuran, eta orain aldundira heldu da. Batez ere, nagusiei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei begira egin dute berba. Esaterako, Aramotzeraino linea bat eramanez gero, auzo horretako nagusiek anbulategira autobusez joateko aukera edukiko dute.  "Garraio publikoak funtzio soziala ere betetzen du, herriak eta auzoak kohesionatzeko eta herritarren bizitza kalitatea hobetzeko baliogarriak dira", esan du EH Bilduk.

Bestalde, 43915 linea San Fausto auzotik pasatzen da, baina ez dela geratzen. Bertan geratu ahal izatea ere aztertuko du aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!