Bideografiken 'Pastoreak' dokumentala, euskarazko film onena Mendi Film Festivalen

Anboto 2018ko abe. 16a, 16:16

Durangoko ekoiztetxeak artzaintzaren munduan murgiltzen den lanagaz irabazi du Bilbon.

Azken hamarkadetan indarra galtzen joan den lanbidea da artzaintzarena, eta horri eusten dioten lagun biren istorioa kontatzen du Pastoreak dokumentalak. Puy Arrieta eta Jon Etxebarria dira protagonista horiek. 

Bideografikekoek pozik iragarri dute sariaren notizia sare sozialetan. Mendi Filmen lana aurkeztean ere jendearen partetik "harrera ona" izan duela diote.

Aurretik, Lekeitioko zine bileran ere saritua izan zen Pastoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!