Aime Morales venezuelarrak parte hartuko du 'Maluta' gabonetako zirkuan

Anboto 2018ko abe. 18a, 11:00

Akrobazioak, malabareak, ustez ezinezkoak diren trebeziak eta umorea. Guztiak batuko dituen Maluta jaialdiak zirku karpa erraldoi bihurtuko du San Agustin aretoa. Aurten, laugarrenez. Birtuosismoz, poesiaz eta umorez jositako lau ikuskizun eskainiko dituzte hainbat tokitatik etorritako zirku artistek, abenduaren 27tik 30era, 18:00etan.

Bost artistek parte hartuko dute San Agustin Kultur Guneak eta Ganso&Cia konpainiak antolatutako jaialdi honetan: Aime Moralesek (Venezuela), Maria Villatek (Bizkaia), Maitane Azpirozek (Nafarroa), Laia Salesek (Valentzia) eta Francesco Caspanik (Italia). Adin guztietako publikoa gonbidatu dute ikuskizunera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!