Gazteen eta Umeen Gabon Abestien Jaialdia antolatu du Tronperrik domekarako

Anboto 2018ko abe. 14a, 09:26

Aurtengoa 50.edizioa izango da, eta Landako Gunean ospatuko da.

Kantaldia goizeko 11:30ean hasiko da. Tronperriz gainera, Txoritxu Alai dantza taldeak eta San Jose Jesuitak eta San Antonio ikastetxeek eta Lauaxeta Ikastolak parte hartuko dute. Ekitaldiaren ostean gabonetako otzara bat zozketatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!