Martitzeneko eraso sexistaren aurka agertu dira Durangoko Andra Marian

Anboto 2018ko abe. 13a, 21:35

Emakume batek bere bikotekidea salatu zuen komisaldegian martitzenean, sufritutako eraso sexista baten harira. Gaur zenbait herritar kalera atera dira eraso hori salatzeko.

Eguenero egiten da indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea Andra Marian, eta gaurko udalak deialdi berezia egina zuen martitzeneko erasoa salatzeko asmoz.

Durangon, 2018an, dagoeneko 38 dira indarkeria matxistagatik ezarritako salaketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!