Klubeko familiek egindako bizkotxoekin eta Cafes Baquek emandako kafeagaz Kafe Solidarioa antolatuko dute. Ekimen horren bidez batutako dirua SFC-SQM Euskadi AESEC elkarteari emango diote. Sentikortasun zentrala izeneko sindromeak nerbio-sisteman modu batera edo bestera eragindako pertsonei laguntzen die elkarte honek. Durangon sindrome horrek erasandako pertsona bat behintzat badagoela jakinarazi dute Uztai taldekoek.
Gimnasia erakustaldiari dagokionez, zapatuan izango da, 11:00etan, Durangoko Landako kiroldegian. Benjamin aurreko 10 talde arituko dira. Besteak beste, Durangokoak, Zornotzakoak, Mungiakoak, Zamudiokoak, Gernikakoak eta Portugaletekoak dira parte-hartzaileak.