Urtea agurtzeko bertso saiorako sarrerak salgai jarri dituzte

Anboto 2018ko abe. 13a, 10:35

Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal. Sei bertsolarik eskainiko dute amaitzear den urtea agurtzeko bertso saioa. Salgai daude dagoeneko sarrerak.

Plateruena kafe antzokian eta Berbaro elkartean eskuratu daitezke urteko azken bertso saiorako sarrerak, zortzi euroan; bazkide direnek bost euro ordainduko dituzte. 

Abenduaren 30ean izango da saioa, 22:00etan, eta Unai Iturriaga arituko da gai-jartzaile lanetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!