Durango Kirolak erakundetik sustatutako ekimenak izan dira. Spinbike maratoian 80 lagunek parte hartu zuten eta zumba maratoiak 100 lagunetik gora batu zituen. Ekintza bien artean 661 euro batu zituzten.
SFC-SQM Euskadi Aesec Sentikortasun Zentraleko gaixotasunak eragindakoak batzen dituen elkartea da eta dirua ikerketarako erabiliko dute. Elkarteko presidente Roberto Martinezen emaztea da gaixotasun hori duenetako bat. “Eskerrak eman gura dizkiegu ekimenetan parte hartu duten guztiei”, azaldu dute elkarteko kideek.