Jostailu bilketa egingo du Durangoko Udalak JAED eta Caritasekin batera

Markel Onaindia 2018ko abe. 11a, 16:16

Herritarrei jostailuak emateko deia egin die udalak, eta abenduaren 22ra arte egongo da aukera, Landako kiroldegiko sotoetan. Astegunetan, 16:00etatik 21:00etara utzi ahalko dira.

Udalak aholku bat eman gura izan du, sasoi honetan publizitatearen bidez zabaltzen diren mezu sexisten aurreran. "Gizarte justuago bat eraiki gura duten herritar guztiei egin gura diegu; ahalegindu gaitezen umeak babesten publizitate industriak eurengan izan dezakeen eraginetik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!