“Egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen pentsatuko 30.000 bisitari izango genituenik", adierazi du Bernat Vidal, Arbasoko presidenteak. Gainera, aurten 52 artisauren lanak batu dituen Euskal Dendako salmentek ere gora egin dutela jakitera eman dute, eta emaitzarekin artisauak "pozik" dauela.
Bestalde, aurtengo Euskal Dendaren emaitzak bisitariak "kontzientziatuago" dauelako izan daitezkeela esan dute. " Euskal Dendak emaitza oso ona eduki du, agian publikoaren leialtasunari esker. Gainera, gero eta jente kontzientziatutagoa dator”,bukatu dute antolatzaileek.