Garazi Sampedrok eta Ekaitz Kortazarrek irabazi dute Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa

Anboto 2018ko abe. 8a, 19:21

Durango Kirol Taldeko korrikalariak izan dira azkarrenak Durangoko proban. Kortazarrek laugarren bider irabazi du.

Emakumeen podiuma Sarai Astarizek eta Inma Ruizek osatu dute. Bost segundoko aldea bakarrik egon da Sampedroren eta Astarizen artean. Gizonetan  David Rua geratu da bigarren eta David Miguez hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!