2005ean estreinatu zenean, Aupa Etxebeste! boom bat izan zen. Euskarazko filmik ikusiena izan zen, iaz Handia pelikulak postu horretan ordezkatu zuen arte.
Ia lantalde bera
Etxebestetarren abentura berrirako, ia lantalde bera batu du Irusoin ekoiztetxeak. Ramon Agirre aktorea Patrizio Etxebesteren azalean sartu da berriro eta Elena Iruretak Maria Luisa emaztearen papera errepikatuko du.
Filmeko tramaren gainean ez dute askorik aurreratu. Lehenengo pelikularen amaieran Patrizio Etxebeste alkate moduan ageri da. Agur, Etxebeste! filmaren hasieran, Patrizio gaixotu eta bere emazte Maria Luisak hartuko du alkatetzaren ardura.
Film berriak, aurrekoaren antzera, tonu umoretsuari eutsiko dio eta etxebestetarrek egoera aldrebesei aurre egin beharko diete.