Baina, 1985eko argazki honek erakusten duen lez, bere sorlekura bueltatu zen azoka, edo, behintzat, zati bat. Urte hartan, jende pilaketak saihesteko asmoz, liburuak merkatuan ipini zituzten, eta diskoak Andra Marian. Joseba Sarrionandiak, Txelu Angoitiak eta Jesus Mari Arruabarrenak kaleratutako Durangoko azoka 1965-2015 liburuan topatu daitezke argazki hori eta askoz gehiago.