Bertsozale Elkarteak azterketa soziologiko bat garatu du, aurrera begirako lana argitzen lagunduko diona. Horretaz mahai-inguru bat antolatu dute abenduaren 8rako (11:00etan, Areto nagusian), eta Igor Elortza izango da partaideetako bat. Izan ere, elkarteko zuzendaritza berriko kide da durangarra. Bestalde, Lankuk argitaratutako 'Buruz buru' liburuan ere ikusiko dugu azokan, hainbat sortzaileren artean. Joseba Sarrionandiak ipinitako gaiari erantzungo dio Elortzak.
Nondik sortu da azterketaren ideia? Bertsozale Elkarteak egiten duen hirugarren ikerketa da. Lehena 1992an izan zen, bigarrena 2005ean, eta hirugarrena aurten. Arkaitz Zubirik zuzendu du, eta Xabier Aierdi ere egon da beragaz. 12-13 urterik behin elkarteak gogoeta estrategikoa egiten du, bere lan ildoak zehazteko, eta hori azterketen emaitzetan oinarritzen da. Durangoko Azokako solasaldia ere gogoeta prozesuan kokatzen da. Zubirik azterketa azalduko du, Jone Miren Hernandez EHUko ikerlariak genero berdintasunaren ikuspegitik landuko du, eta gero Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta hirurok egongo gara, elkarteko zuzendaritzaren izenean. Izan ere, Iñaki Murua aurtengo batzarra egin arte izan da lehendakari, eta han erabaki zen zuzendaritza eredua aldatzea, taldekoago bihurtzea. Zer ikusteko balio izan dizue azterketa horrek? Bertsolaritzak azken hiru-lau hamarkadetan gaurkotzea lortu badu, bere burua gizarte mugimendu lez antolatu duelako izan da. Bertsolaritza geroratzeko helburu bateratu bategaz; izan ere, bere garaian bertsolaritzak iraungo ote zuen kezka zegoen. Hori, garaiko ekarpen edo olatuei leku eginez; adibidez, ni 90eko hamarkadako belaunaldiko parte izan nintzen, Zubirik rockaren belaunaldia izendatzen duena. Horregaz batera, sozializazio gune batzuk kontuan hartuta: bertso eskolak, plaza, txapelketak, telebistako saioa... Zubirik dioena da fase bi bete direla, eta beste baten atarian gaudela. Zuen belaunaldiak aldaketa ekarri zuen bertsogintzara. Beste aldaketa bat bizitzen ari gara? Segurutik, rockaren belaunaldi kaletar hori izan da bertsolaritzaren azken astinaldia, exotikoa zena eta zentralitatea hartzen joan dena gauzatu arte. Badira urte batzuk hurrengo astinaldi baten zain geundena, eta ez da kasualitatea bertsolaritzaren astinaldi berri hori gizarteko beste olatu bategaz etortzea, feminismotik eta emakume bertsolariengandik. Horren lehen agerpen indartsua 2017ko txapelketan gertatu zen, eta zeresan handia eman zuen. Zer gai egon dira gogoetan? Genero ikuspegia izan da gogoetako gai inportante bat. Eztabaida foroak edukitzea, sortzaileen baldintzez berba egitea, bertso eskolen ardura... Gure diskurtsogintza kultur arloan kokatzen indar gehiago egiteaz ere hausnartu da, adibidez. Kultura ulertzeko gure modutik: gizarte antolakuntzatik eta ez hainbeste gizarte merkantilizatutik, hizkuntza txiki batetik mundu globalizatu batean... Batzuek euskal etiketapean kokatzen gaituzte, eta garbi dago bertsolaritzaren geroa euskarari lotuta dagoela. Baina tradiziotik datorren arte adierazpide garaikide eta unibertsala garela aitortu behar diogu geure buruari. Eta, ekarpen ideologiko eta estetiko bat egiten dugunez, euskaraz eta Euskal Herritik, erantzukizuna ere badugu adierazpide hori hobetu, gaurkotu eta anizteko. Bertsozalea ez da entzule soila... Izaera ludikoaz aparte, kritikotasuna bilatzen du bertsogintzak, eta, nire ustez, oso aberatsa da. Izan ere, batzuetan badirudi kontrajarri egiten direla ondo pasatzea eta gauzak kuestionatzea. Azterketak dio bertsozaleak gauza biak bilatzen dituela, eta interesgarria da.
Nondik sortu da azterketaren ideia? Bertsozale Elkarteak egiten duen hirugarren ikerketa da. Lehena 1992an izan zen, bigarrena 2005ean, eta hirugarrena aurten. Arkaitz Zubirik zuzendu du, eta Xabier Aierdi ere egon da beragaz. 12-13 urterik behin elkarteak gogoeta estrategikoa egiten du, bere lan ildoak zehazteko, eta hori azterketen emaitzetan oinarritzen da. Durangoko Azokako solasaldia ere gogoeta prozesuan kokatzen da. Zubirik azterketa azalduko du, Jone Miren Hernandez EHUko ikerlariak genero berdintasunaren ikuspegitik landuko du, eta gero Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta hirurok egongo gara, elkarteko zuzendaritzaren izenean. Izan ere, Iñaki Murua aurtengo batzarra egin arte izan da lehendakari, eta han erabaki zen zuzendaritza eredua aldatzea, taldekoago bihurtzea.
Zer ikusteko balio izan dizue azterketa horrek? Bertsolaritzak azken hiru-lau hamarkadetan gaurkotzea lortu badu, bere burua gizarte mugimendu lez antolatu duelako izan da. Bertsolaritza geroratzeko helburu bateratu bategaz; izan ere, bere garaian bertsolaritzak iraungo ote zuen kezka zegoen. Hori, garaiko ekarpen edo olatuei leku eginez; adibidez, ni 90eko hamarkadako belaunaldiko parte izan nintzen, Zubirik rockaren belaunaldia izendatzen duena. Horregaz batera, sozializazio gune batzuk kontuan hartuta: bertso eskolak, plaza, txapelketak, telebistako saioa... Zubirik dioena da fase bi bete direla, eta beste baten atarian gaudela.
Zuen belaunaldiak aldaketa ekarri zuen bertsogintzara. Beste aldaketa bat bizitzen ari gara? Segurutik, rockaren belaunaldi kaletar hori izan da bertsolaritzaren azken astinaldia, exotikoa zena eta zentralitatea hartzen joan dena gauzatu arte. Badira urte batzuk hurrengo astinaldi baten zain geundena, eta ez da kasualitatea bertsolaritzaren astinaldi berri hori gizarteko beste olatu bategaz etortzea, feminismotik eta emakume bertsolariengandik. Horren lehen agerpen indartsua 2017ko txapelketan gertatu zen, eta zeresan handia eman zuen.
Zer gai egon dira gogoetan? Genero ikuspegia izan da gogoetako gai inportante bat. Eztabaida foroak edukitzea, sortzaileen baldintzez berba egitea, bertso eskolen ardura... Gure diskurtsogintza kultur arloan kokatzen indar gehiago egiteaz ere hausnartu da, adibidez. Kultura ulertzeko gure modutik: gizarte antolakuntzatik eta ez hainbeste gizarte merkantilizatutik, hizkuntza txiki batetik mundu globalizatu batean... Batzuek euskal etiketapean kokatzen gaituzte, eta garbi dago bertsolaritzaren geroa euskarari lotuta dagoela. Baina tradiziotik datorren arte adierazpide garaikide eta unibertsala garela aitortu behar diogu geure buruari. Eta, ekarpen ideologiko eta estetiko bat egiten dugunez, euskaraz eta Euskal Herritik, erantzukizuna ere badugu adierazpide hori hobetu, gaurkotu eta anizteko.
Bertsozalea ez da entzule soila... Izaera ludikoaz aparte, kritikotasuna bilatzen du bertsogintzak, eta, nire ustez, oso aberatsa da. Izan ere, batzuetan badirudi kontrajarri egiten direla ondo pasatzea eta gauzak kuestionatzea. Azterketak dio bertsozaleak gauza biak bilatzen dituela, eta interesgarria da.