Abenduaren 8an Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketa egingo dute

Anboto 2018ko abe. 5a, 13:30

Aurten ere, adin askotariko korrikalariak batuko ditu Durangon egingo den Joseba Jaka herri lasterketak. Abenduaren 8an izango da euskalzale eta kirolzale zarauztarraren oroimenezko XVI. herri lasterketa, Durango Masters Kirol Klubak antolatuta.Nagusien lasterketa 11:45ean hasiko da, sei kilometro izango ditu eta hiru sailkapen egongo dira: 1999tik 2002ra jaiotakoak, seniorrak eta beteranoak (40 urtetik gorakoak). Izen-ematea 10:00etatik 11:15era egingo da.

Aurretik umeek parte hartuko dute. Lehenak 2008an edo aurretik jaio zirenak izango dira, 10:45ean; 2006-2007an jaiotakoak, 11:00etan. 500 metro egingo dituzte. 2003tik 2005era bitartean jaiotakoak 11:15ean irtengo dira.  800 metroko lasterketa egingo dute. Proba hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko dute izen-ematea.

Probak amaituta, sari banaketa eta zozketa egingo dituzte. Guztiei txokolate beroa, salda, kafea eta ura eskainiko dizkiete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!