Abenduaren 22an zabalduko dute Durangoko izotz gunea

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 4a, 17:29

Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo da zabalik izotz gunea. Aurten ere, aurreko urteetan lez patinatzeko ikastaroak eskainiko dituzte.

Durangoko izotz gunea abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra irekiko dute Landako Gunean. Goizetan, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:30era, egongo da zabalik. Ostiraletan eta larunbatetan ordutegi zabalagoa izango du eta 21:30etatik 00:30etara ere patinatzeko aukera eskainiko dute. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, aldiz, itxita egongo da.

Iazko prezioak mantenduko dituzte: helduentzat 3.5 euro da eta 14 urtetik beherakoentzat 3 euro.

Bestalde, aurreko urteetan lez patinatzen ikasteko ikastaroak ere eskeiniko dituzte. Izena eman gura dutenek abenduaren 12tik aurrera egin beharko dute Pinondo Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!