Gaurko aurkezpean, komunitate indigenetako ordezkariek azaldu dute maien egutegian gaur TOJ dela, ongi etorri eguna, eta esanahi hori baliatu dute Durangoko Udalak erakutsitako lankidetza eta hurbiltasuna eskertzeko. “Gure komunitateak, euskararen eraberritzean duen esperientzia baliatuz, lagundu egin dezake mehatxatuta dauden hizkuntza-komunitateen normalizazio linguistikoa berreskuratzeko, hain zuzen ere, Kolonbiako Nasa indigenen Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko”, adierazi dute Rios eta Balierrek. .