'Margolan Itzuliak' gidarekin ikusteko aukera berriak

Anboto 2018ko azaroaren 30a

Aurreko bisitek jasotako harrera ona ikusita, bi bisita gidatu gehiago antolatu ditu Durangoko Arte eta Historia museoak. 

Lehenbizikoa, abenduaren 13an izango da, gazteleraz, 19:00etan. Abenduaren 20ean, bisita gidatua euskaraz jarraitzeko aukera egongo da. Kasu honetan ere, 19:00etan hasiko da. 

Izena emateko, museo@durango.eus helbidera idatzi edo 94 603 00 20 telefonora deitu behar da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!