Bihar, 21:30ean, ikasturte honetako lehenengo Jam Sessiona egingo dute Plateruena Kafe Antzokian. Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatzen duen ekimenari hasiera emango dion taldea Aera Quartet laukotea izango da.
Bihar hasiko dena 21. edizioa izango da. Jam Sessiona musika eskolak 2007- 2008 ikasturtean jarri zuen martxan Plateruena Kafe Antzokiarekin batera, eskolan martxan jarritako ildo modernoaren emaitzak herrira zabaltzeko helburuarekin, besteak beste.