Bigarren gradua onartu diotela eta El Duesoko kartzelara hurbilduko dutela jakinarazi diote Gorka Fraileri

Jone Guenetxea 2018ko aza. 29a, 10:57

Hainbat hedabidek atzo aurreratu zuten informazioa jakinarazi diote preso durangarrari, gaur. Kantabrian dagoen El Duesoko kartzelara gerturatuko dute.

Gorka Fraile Badajozeko (Extremadura, Espainia) espetxean dago. 20 urte daramatza kartzelan, lehenengo graduan. 2015ean mingaineko minbizia topatu zioten, eta horregatik etxeratzeko eskatu izan du berak epaitegietan, eta bere ingurukoek ere bai kaleetan. Etxeratek gaixo larrien presoen zerrendan kokatua du Fraile. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!