Gorka Fraile preso durangarra hurbilduko dutela kaleratu dute hainbat hedabidek

Jone Guenetxea 2018ko aza. 27a, 09:03

Espetxe Zuzendaritzak lau euskal preso gerturatzea erabaki duela kaleratu du naiz.eus webguneak beste hainbat hedabideren artean. Preso horien artean Gorka Fraile durangarra dago.

Mikel Orbegozo, Xabi Tximeno, Igor Gonzalez eta Gorka Fraile hurbilduko dituztela azaldu dute hainbat hedabidek.

Gorka Fraile Badajozeko (Extremadura, Espainia) espetxean dago. 20 urte daramatza kartzelan. 2015ean mingaineko minbizia topatu zioten, eta horregatik etxeratzeko eskatu izan du berak epaitegietan, eta bere ingurukoek ere bai kaleetan. Etxeratek gaixo larrien presoen zerrendan kokatua du Fraile. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!