Bosgarren urtez jostailu eta arropa bilketa egingo du Podemos-Ahal Duguk. Hasieran jostailuak bakarrik jasotzen zituzten arren, azken urteetan arropak ere jasotzen dituzte. Alderdiak jakitera eman duenez, abenduaren 13tik 15era bitartean eman ahalko dira jostailu eta arropak, Ahal Duguk Goienkalen edukiko duen egoitzan. Hilaren 13an eta 14an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira Goienkaleko egoitzan. Abenduaren 15ean, berriz, 10:00etatik 13:00etara.
Bestalde, jasotako produktuak beharra duten eskualdeko pertsona eta familiekin lan egiten duten elkarteei emango zaizkiela jakitera eman dute.