Landakoko igerilekuan arazketako sistema berria jarri dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 28a, 15:30

Lanok burutzeko 82.400 euro bideratu dituzte.

Landako kiroldegiko umeen eta hidromasajedun igerilekuari ura garbitzeko sistema berria ezarri diote. Arazketako sistema berri honi esker, desinfektatzaile gutxiago erabiliko dituztela, eta horrela airera emisio gutxiago igorriko dutela jakitera eman du udalak prentsa ohar bidez. Bestalde, uraren eta gas naturalaren kontsumoan ere aurreztu egingo dutela adierazi dute. ,

Durango Kirolakeko presidente den Pilar Riosek adierazi duenez, udalean kostuak eta energia kontsumoa gutxitzeko sistemak lortzearren egiten dute lan. "Guk dakigunez, sistema berritzaile hau ez da beste instalazio publiko baten ere erabili orain arte, beraz, aitzindariak gara”, gaineratu du.

Bestalde, ura desinfektatzeko produktuetan lehen 13.566 euro gastatzen zituen udalak eta orain 395 euro gastatuko dituguela eta airera igorritako CO2 emisioei dagokienez, 110.519 kCO2 isurtzetik 39.892 kgCO2 isurtzera igaroko direla jakitera eman dute, besteak beste.

Lanok burutzeko 82.400 euro bideratu dituzte, horietatik 20.600 euro Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzarekin ordainduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!