Unai Iturriagak ‘Haur Besoetakoa’-ren abentura berria aurkeztuko du bihar

Joseba Derteano 2018ko aza. 28a, 08:35

Durangoko Hitz liburu dendan izango dira Unai Iturriaga komikiko gidoilaria eta Alex Sanvi marrazkilaria. Dani Fanok ere bere komiki berria aurkeztuko du.

Aurkezpenak eguen honetan, 19:00etan, hasiko dira. Batetik, Unai Iturriagak eta Alex Sanvik Haur Besoetakoa 2: Paristik datorren artista komiki berria aurkeztuko dute.Bestetik, Dani Fano donostiarra Astiberrik argitaratu dion Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiarekin etorriko da. Aurkezpen bateratua sortzaileen arteko elkarrizketa antzerako bat izango da. Ondoren, sinatzen ere ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!