Lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu Garabidek euskararen esperientziatik abiatuta, eta Durangoko zenbait eragilek eta udalak urteak daramatzate jardun hori babesten.
Abenduaren 16ra bitartean, hamabi hizkuntza gutxitutako aktibista diren hogei indigena daude Euskal Herrian, bai unibertsitatean klaseak jasotzen, bai euskalgintzako eragileengana bisita didaktikoak egiten eta baita herriz-herrikako biran ere.