Ikasleok Zorrotzen ustetan, indarkeria matxistaren atzean "egitura oso bat" dago, "modu leun eta ia ikusezinean jarduten den egitura". Horri erantzuteko, "betaurreko moreak" janztera bultzatu gura dituzte ikasle eta gazteak, eraso horiei "modu kolektiboan" erantzuteko. "Estruktura hau itxuraz axolagabeak diren komentarioetan dago, irratian entzuten ditugun kantetan, telebistako saiotan... eta adi egon ezean, haiek sinisteko, normaltzat, zuzentzat hartzeko arriskua daukagu, horiek jasotzen hezi izan garelako".