Garazi Sampedro, Julene Arriaga eta Mertxe Uribetxeberria irabazle, mailaz mailaz, Durangoko emakumeen lasterketan

Joseba Derteano 2018ko azaroaren 26a

Atzoko lasterketa nagusiak 200 parte hartzaile izan zituen.

Seniorretan Garazi Sampedrok jantzi zuen txapela eta Nora Narbaizak eta Oihana Unzaluk osatu zuten podiuma. Gazteetan Julene Arriaga durangarra izan zen azkarrena, Urtza Agirre ondarroarraren eta Ainara Mugartegi markinarraren aurretik. Beteranoetan Mertxe Uribetxeberria geratu zen txapeldun. Podiumean Amaia Picó eta Arantza Burgoa izan zituen alboan.

Lasterketa guztiak kontuan hartuta, 300 lagunetik gora batu zituen Durango Kirol Taldeak antolatutako emakumeen lasterketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!