Rural Kutxak 2.100 euro eman dizkio Geu Be elkarteari

Joseba Derteano 2018ko aza. 22a, 19:07

Espainiako Itzulia eskualdetik igaro zenean, Durangon egindako ekintza solidario batean batutako dirua da.

Etapa Oizen amaitu zen egun hartan Rural Kutxak postu bat jarri zuen Durangon bizikleta estatiko birekin. Bizikletan zenbat eta kilometro gehiago egin, orduan eta diru gehiago lortuko zuten. Hori zen ekimenaren helburua. 600 kilometro pilatu zituzten. Baina ekimenarekin eta esperientziarekin oso gustura geratu zirenez, Rural Kutxak 2.100 euro ematea erabaki du. Horixe azaldu dute Iratxe Sainz eta Leire Imatz Rural Kutxako ordezkariek gaur Ge Bek Durangon duen lokalean egindako ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!