Guraso elkartearen ekimenez, eskalada horma berria inauguratu dute Durangoko Landako eskolan

Anboto 2018ko aza. 22a, 12:12

Itziar Zabalak eta Eric Lopezek diseinatu dute egitura berria; bata zein bestea goi mailako eskalatzaileak dira.

Landako herri eskolan eskalada horma berria inauguratu dute gaur. Frontoiko pareta baten kanpoko aldean jarri dute azpiegitura berria.
Landako eskolako 'Jolastokia denen eremua' izeneko egitasmoaren barruan gurasoen elkarteak aurrera eraman duen proiektua da, zuzendaritzaren laguntzagaz.

Eskalada hormako ibilbideak diseinatzerako orduan, goi mailako eskalatzaile biren laguntza izan dute: Itziar Zabala dimoztarrarena eta Eric Lopez madrildarrarena. Zabala Espainiako eskalada txapeldun izandakoa da, beste lorpen batzuen artean. Lopezek ere ibilbide oparoa du eta telebistako Ninja Warrior programan erakutsi ahal izan ditu bere dohainak aurten. Saio horretako bigarren denboraldiko txapeldun geratu zen maiatzean.

Landako eskolako orduetan bertako ikasleek erabili ahal izango dute. Baina eskolaz kanpoko orduetan ere zabalik egoten da eskolako jolastokia eta, beraz, ordu horietan edonork erabili ahal izango du eskalada horma.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!