Iurretako lagun biren esperientzia hartu dute ardatz euren erronkarako. Eurek, anaitasuna eta abentura uztartuko dituzte. “Anaien arteko esperientzia berri bat bizi eta, batez ere, ondo pasatzea da nahi duguna”, adierazi dute. Lasterketarako, Audia A4 bat egokitu behar izan dute. Adventure C4 mailan parte hartuko dute. "Gure kategorian irabaztea da gure asmoa", azaldu dute baikor.
Europako 200 talde egongo dira lehian, lehenagoko Dakar haren izaera klasikoa berreskuratu gura duen proban. Orientazioa eta trebetasuna landu beharko dituzte gidariek. Sei etapa izango ditu, Midlet eta Saidia bitartean.
Lehiaz gainera, kutsu solidarioa ere badu probak, lankidetza proiektuekin lan egiten dutelako.