Bizkaia-Durangok ez du Euskadi Muriasekin jarraituko

Joseba Derteano 2018ko aza. 21a, 16:58

Akordio ekonomiko eta logistiko batzuk ez betetzea leporatu dio Bizkaia Durangok Murias Taldeak sortutako elkarteari. Horregatik, “onena bi proiektuak banatzea dela uste dugu”, adierazi dute komunikatu batean.

“2018an zehar, Murias Taldeak sortutako Euskadi Basque Country Cycling Team elkarteak ez ditu bete Bizkaia-Durangorekin adostuta zituen akordio ekonomiko eta logistiko batzuk; esaterako, orain urtebete lotutako kontu batzuk ez ditu ordaindu”, azaldu dute. Horregatik, “emakumeen euskal txirrindularitzarentzat onena bi proiektuak banatzea dela uste dugu”, gehitu dute.

Orain 16 urte sortu zuten Bizkaia-Durango eta UCI kategoria du. Aurrera begira, babesle nagusia duen Durangoko Udalarekin, eta, Bizkaiko Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako ekarpenekin jarraituko dutela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!