Proiektors ekimena jarri dute martxan, film zaharrak biziberritzeko

Anboto 2018ko aza. 20a, 19:31

Proiektore eta film zaharrak biziberritzea da ekimenaren helburua.

Abenduaren 8an aurkeztuko dute ekimena, 17:30ean, Durangoko Azokako Irudienean.

"Azken urteetan etxe eta ganbara anitzetatik hainbat film berreskuratzen aritu gara. Horietako bakoitzak istorio txiki bat du bere baitan" diote ekimenaren sustatzaileek.. 2014ean Hustu Ganbarak proiektuari ekin zioten Leintz Gatzagan, eta ekimen horri segida eman gura diote. Euskal Filmotekaren laguntza izango dute.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, proiektors@gmail.com helbidea erraztu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!