Durangoko Eguzkitza auzoan "segurtasun falta" dagoela salatu dute

Markel Onaindia 2018ko aza. 20a, 09:40

Duela aste bi auto bat abiadura bizian joan, eta Eguzkitza inguruko baserri batean zegoen auto bat jo zuen. Auto hau etxe barrura sartuta geratu zen, eta errudunak ihes egin zuen.

Istripu horren harira, auzoan bizi duten egoeraz eta "segurtasun faltaz" kexa helarazi gura izan du auzokide batek. Jende askok saihesbide lez erabiltzen du errepide hori, Durango eta Abadiño arteko tartea egiteko. "Auzobide bat da, baina errealitatean saihesbide bat da", dio auzokideak. Autoak oso bizkor joaten direla dio, eta horrek arriskua sortzen duela baserri inguruetan eta handik pasioan dabiltzanengan. "Sarritan egon gara udaletxean, baita udaltzainekin ere, baina udalak ez du kasurik egiten. Norbait harrapatu arte ez dute ezer egingo", kritikatu du Eguzkitzako bizilagun honek. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!