Maketako, 'Jaiotze Basatia' eta 'Hortzak Estuturik' diskoetako abestiak jotzen ari da Su Ta Gar 30.urteurrena ospatzeko egiten ari den bira berezian.
Bira honetan, bederatzi kontzertu egingo dituzte, eta zaleen erantzuna oso ona izaten ari da. Abenduaren 1ean Donostian eskainiko duten kontzerturako sarrera guztiak saldu dituzte, baita ere.