Durangarren aisialdi aukerak hobetzen dituen baso-kuadeaketarako eredu berria ezarri du udalak

Anboto 2018ko aza. 17a, 14:55

Durangok erabilera publikoko sei mendi ditu.

Durangoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak mendi publikoek ematen dituzten baliabide naturalekiko jasangarriagoa den baso-kudeaketarako eredu berria ezarri dute. Gainera, eredu berri honekin durangarren aisialdirako aukerak hobetuko direla jakitera eman dute. “Durangoko Udalak estrategikotzat jotzen du basoen kudeaketa arrazionala eta jasangarria egitea, basoen kontserbazio eta babeserako”, adierazi du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. 

Bestalde, Durangok erabilera publikoko sei mendi ditu,  285 hektareako azalerakoak, ia Durango osoko azaleraren heren bat okupatzen dutela jakitera eman dute ohar bidez. Horrez gain, kudeaketa berrik  honek diru-sarrera gutxiago ekarriko dizkiola udalari aitortu du Irigorasek. ”Eredu berriagaz basoa ez da inoiz zuhaizti gabe geratzen, zutik diraute, ekosistemarekiko kalteak motelduz eta bertan bertako basoko espezieak indartuz. Planteamendu jasangarriago bat da, basoari berari uzten zaio biosortzaile izaten eta bertan bertako espezieak modu naturalean ateratzen doaz basoko bertako inguruko pinuen babespean”, ziurtatu dute gainera udaleko  bulego teknikotik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!