Pentsionistek aurkeztutako mozioa babestu zuen Berrizko Udalak, atzo, EH Bilduren aldeko bozkegaz eta EAJren abstentzioagaz. Pentsiodunek gutxieneko pentsioa 1.080 euroan ezartzeko eta "zahartzaro duin bat" bizi ahal izateko politikak eskatu zituzten. Besteak beste, pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko irizpidea arautzea eskatu zuten eta emakumeek, bataz bestean, %40 inguru gutxiago kobratzen dutela salatu.
"Puntu gehienekin ados gaude, eta onartzen dugu egoera ez dela egokia. Hala ere, guk pentsio sistemen transferentzia egin daitela eskatzen dugu", esan zuen Orland Isoird alkateak. Karmen Amezua EH Bilduko bozeramaileak, berriz, "puntu guztiekin ados" daudela adierazi zuen eta EAJk planteatzen duen "moduan "transferentzien zain" ezin daitezkela egon esan dute. "40 urte daramatzagu transferentzien zain. Pentsiodunen egoera oso larria da. Herrian egindako jardunaldi batzuetan konturatu ginen Berrizen pentsiodun batzuk pobrezian daudela, beraz, pentsio duinak izatea bermatu behar dugu.", esan zuen Amezuak.
Bestalde, pentsionistek udalari eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Estatuari beraien babesaren berri ematea.