"Eskerrik asko 50. urteurreneko bazkarian omenaldia egin ziguten antolatzaileei"

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Pablo Arrinda

Zapatuan Kurutziaga Ikastolako 50. urteurreneko bazkarian 1963 eta 1964 promozioko ikasleak omendu zituzten. Pedro Pablo Arrindak hauen izenean gutuna bidali du ANBOTOra.

Kurutziaga Ikastolako 1963 eta 1964 promoziokoen izenean, eskerrak eman nahi dizkiet 50. urteurreneko bazkarian omenaldia egin ziguten antolatzaileei. Haien lan eskerga eta pazientzia azpimarratu nahi ditut.

Mila esker, baita ere, denboraren joan-etorrian ikastolako komunitatea osatuz joan diren guztiei, hasiera-hasierako guraso eta irakasle ausart haiengandik hasi eta gaur egun oraindik fardela aldean daramaten 0-3 urteko geletako haurretara, tartean dauden guztiei.

Ez ditut aipatu gabe utzi nahi larunbatean, arrazoi desberdinengatik,  gurekin egoterik izan ez zutenak, eta bereziki dagoeneko gure artean ez daudenak. Bihotzean daramatzagu, eta beti izango dugu gogoan haiengandik jasotako guztia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!