Datozen hiru denboraldietan Durangon ospatuko da Euskal Kopa

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 12a, 21:49

Durangoko Udalak, Tabirako Saskibaloi Taldeak eta Euskadiko Saskibaloi federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. 

Hiru aldeek sinatutako akordioari esker, datozen hiru denboraldietan Durangon ospatuko daemakumezko eta gizonezkoeen Euskal Kopa. Aitziber Irigoras alkatearen esanetan albistea "pozgarria" da. "Honekin oinarrizko kirola eta kirol profesionala sustatzen ditugu eta gainera udalerriarrentzat garrantzitsuak izan daitezkeen kirol ikuskizunak bultzatzen ditugu", adierazi du Irigorasek. 

Bestalde, Durangoko Udalak, Landakoko polikiroldegiaren erabilera izteaz gain, Euskadiko Saskibaloi federazioari Euskal Kopa antolatzeko 15.000 euroko diru-laguntza emango dio.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!