Internet bidezko iruzurra urriaren 20an gertatu zen. Durangar batek telefono deia jaso zuen. Iruzurgilea Microsofteko teknikari legez identifikatu zen. Bere ordenagailuan akats larria topatu zutela eta konpondu ezean datu guztiak galduko zituela esan zion iruzurra jasan zuen durangarrari. Era berean, arazoa konpontzeko, datu pertsonal batzuk eskatu zizkion.
Hurrengo egunean, durangarra kutxazainera dirua ateratzera joan zenean kontua blokeatuta zuela eta diru kopuru handia atera ziotela konturatu zen. Berehala Durangoko Ertzaintzan salaketa jarri zuen.
Zibersegurtasun programa
Durangar honek Maristak ikastetxeko Zibersegurtasun programa ezagutzen zuen, eta bertara joan zen laguntza eske. Ikasleek ordenagailua aztertu zuten eta Ertzaintzak eskatutako datuak hartzeagaz batera, txosten bat idatzi zuten. Era berean, ordenagailua egoera onean itzuli diote jabeari.